XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Pedron, aldiz, euskaldunen kopurua izugarri jaisten da eta erdaldunena, berriz, izugarri hazi. Honen zergatia azaltzen zailagoa da, orain urte batzuk San Pedro Donibane bezain euskalduna zelako baina Donostiatik hurbilago egote horrek badirudi kalte egin diola eta jaso duen etorkinen kopurua ondoko barrutikoa baino handiagoa izan dela pentsa daiteke.

Antxon eta Trintxerpen euskaldunen kopurua hazi egiten da. Hala ere bai Antxok, eta batipat Trintxerpek oso erdaldun izaten jarraitzen dute.

Ia-euskaldunen taldeak igoera nabarmena ezagutzen du lau barrutietan; eta erdaldunenak, berriz, San Pedron ezik, beste hiruetan behera egiten du nabarmen.

2.4. Hizkuntza Gaitasunaren Barrutiz-Barrutiko Erkaketa (1982-1991) - 1982: P. Donibane - P. Antxo - P. San Pedro - Trintxerpe - 1991: P. Donibane - P. Antxo - P. San Pedro - Trintxerpe - Euskaldunak - Ia euskaldunak - Erdaldunak